We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

ISEKA

by Iseka

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Errudunak 03:32
Nirea ez den herri batean sartu nire irabaziak daude zure kontu ahula jan eta ahoak isildu guk esaten dugu zer den delitu Errudunek jada ez dute errurik sentitzen ta bitartean gu ez gara ohartzen onak eta txarrak benetan zien diren ez, ez dute errurik sentitzen Menpeko herria, aske ez den herria, askatasunik gabeko herria ez da herri Gurea ez den beste irudi bat saldu lagun asko daude horretarako kargu gure jainkoen baimenarekin hartu ta zu aurkako esaten ausartu Errudunek jada ez dute errurik sentitzen ta bitartean gu ez gara ohartzen onak eta txarrak benetan zien diren ez, ez dute errurik sentitzen Menpeko herria, aske ez den herria, askatasunik gabeko herria ez da herri
2.
Gezurrak 03:39
Irratia piztu eta lehenengo gauza gezurra egunkarietan eta telebistan gezurra aspergarriegia izango ote da egia edo batzuentzat kaltegarria agian Gezurrak, egi bihurtzen. Gezurrak. Asmatutako mundu faltsu batean sarturik gauza gehiegi pasatzen zaizkit burutik baina zerbait esateko momentuan eskuaz ixten didate ahoa Gezurrak, egi bihurtzen. Gezurrak.
3.
Nire Zeruan 04:06
Zer ote da aurrean dudana urduri antzean jartzen nauena hotzikara hau ez da beldurrarena beste zerbait da Zeruko izar guztiak lurrera botako ditugu zurekin errealitatetik urrunduz Zure begi urdinen distira izar guztiak botatzeko gai orain denbora gelditzea besterik ez dut nahi Zeruko izar guztiak lurrera botako ditugu zurekin muga guztiak apurtuz Denbora gelditzea posible al da? ezinezkoa dela ez pentsa ba denbora gelditzea posible al da? erabakia geurea baita Nire zeruan zu zara ilargia hau nire eskaria, ez itzali argia
4.
Gure Hitzak 03:07
Sua dagoen toki guztietarantz ura botatzen duten diskurtsoak itxaropen esaldi makilatuak gizarte itsu honi iseka ezkutua Gure hitzak isilarazi nahi dituzte iragana ezabatuz kolpe batez mila ahotatik pasatzen den oihu honek nola gauden deskriba dezake Pentsatu ezin den mundu elbarrituan giza eskubideak ditugu ahaztuak kanporatzeko gogoa dut barruan ohar daitezen ez garela mutuak Gure hitzak isilarazi nahi dituzte iragana ezabatuz kolpe batez mila ahotatik pasatzen den oihu honek norabidea aurkitu dezake
5.
Damuan galduta suge bihurtu naiz zure jolasean sakonegi murgilduta Sentimendurik gabe sortutako zuloan ezkutatzen zara berriro irteteko Haizeak ote du nik behar dudana hegan eginda lortu nezakena Sentimendurik gabe sortutako zuloan ezkutatzen zara berriro irteteko Aske naiz.
6.
Zuregatik 04:41
Ipar haizea dator hegotik eguzkia ageri da mendebaldetik malko bat jausi da zure itsasoan goizegi argituz gaurko zerua Esaidazu zein den zuganako bidea ez baitut ikusten zer daukadan aurrean zure irribarrea baita nire barnean ahaztuko ez zaitut nire lagun maitea Itsasoko jaun, mendiko txori zoramenez, indarrez beterik mila kontu, mila abesti gure sekretua dago bizirik Esaidazu zein den zuganako bidea ez baitut ikusten zer daukadan aurrean zure irribarrea baita nire barnean ahaztuko ez zaitut nire lagun maitea Ta zuregatik aurrera egiteko eraikiko dut falta den zubia ta zuregatik korrika egingo ditut geratzen zaizkidan kilometro guztiak Esaidazu zein den zuganako bidea...

about

Diska hau Igor Gutierrez "Jijas" ek grabatu, nahastu, masterizatu eta ekoitzi du Zumaiako "TFL" estudioan 2013ko neguan eta udaberrian.

credits

released June 15, 2013

Musika: Iseka
Letrak: Julen Garcia
Diseinua: MIkel Castellano
-------------------------------------

Mikel Larrañaga: Ahotsa eta gitarra
Abel Armendariz: Gitarra eta koroak
Julen Garcia: Bateria eta koroak
Iosu Alberdi: Baxua

license

all rights reserved

tags

about

Iseka Zumaia, Spain

"Bizi ala Hil" diska berria laster kalean!

contact / help

Contact Iseka

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Iseka, you may also like: